Algebra abstraktuan, batura zuzena egitura algebraiko bateko elementuen arteko eragiketa mota bat da. Egitura bakoitzean (talde abeldar, bektore espazio, modulu...) definizio ezberdin bat du baina denek dute zerbait amankomunean: Egituraren elementu bakoitzak adierazpen bakarra du hau eratzen duten azpiegituren elementuen eragiketa gisa.
Batura zuzena ikurrarekin adierazten da:
Batura zuzena egitura algebraiko bereko nahi adina batukari kopuru finiturekin egin daiteke, hala nola, . Honek oinarritzat batura zuzena elkarkorra dela du, hau da, .